“Ez du zorionezko amaierarik izan, baina zalegoak gozatu du”. Hala adierazi du Lointek Gernika Bizkaiak, Erregina Kopako finalerdiko partida galdu ostean. Emakumeen Ligako liderraren (Perfumerias Avenida) aurka neurtu ditu indarrak gaur gauean bertoko taldeak, eta garaipena lortzen saiatu arren, finalerako txartelik ez du lortu. Azkenean ere, 48-72 amaitu dute partida.
Jakin bazekiten irabazteko partida zaila izango zela; hala adierazi du, behintzat, Mario Lopez nesken entrenatzaileak partidaren aurretik egoindako adierazpenetan.
Atzean izan dira partida osoan gernikarrak, eta egoera aldatzen saiatu arren, ezinezkoa izan dute. Baloia galtzen jarraitzen zuen, saskiratzeetan huts egiten…
Baina egoera horren aurrean zaleek erakutsitako jarrera nabarmendu du taldeak. “Kiroltasunaren adibide izan dira, gauzak txarto egon direnean ere gozatzen jakin dute”.
Gauzak horrela, markagailuko azken emaitza pasadizo hutsean geratu da Gernika-Lumoko taldearentzat.