Martxan da Bermeoko Erroxape Emakumeen Elkarteak antolatutako narrazio laburren lehiaketa. Urtero legez,
18 urtetik gorako emakumeek eta gizonek parte hartu ahal izango dute eta
narrazioak euskaraz zein gazteleraz idatzi daitezke.
Iazko irabazleak Erroxape eta udaleko ordezkariekin
Interesatuta daudenek
otsailaren 14ra arteko epea dute beraien lanak aurkezteko. Herriko hainbat lekutan aurkez daitezke: Erroxape elkartean ( Erreten Lamera z.g.), udal liburutegian, Gizarte eta Kultura etxean edo Bermeoko 115 posta kutxan, besteak beste.
Lehiaketaren
gaia andrazkoa dela kontutan izanik aurkeztu beharko dituzte lanak parte hartzaileek,
orrialde bakarrean idatzita egon beharko dira, eta
nahitaez, hutsune bikoitzean. Horrez gain, orrialde bakoitzak ezin izango du
1200 karaktereko muga gainditu, eta,
gutxienez, 4 eta gehienez 6 orrialdetako luzera duten lanak izan beharko dira.
Era berean, parte hartzaile bakoitzak
hiru kopia aurkeztu beharko ditu
izenburua eta egilearen ezizena daraman
kartazal itxi batean. Horrez gain, kartazal horretan kontakizunaz gain, parte hartzaileek beste kartazal bat sartu beharko dute egilearen izen-abizen, helbide eta telefonoarekin.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez,
egile bakoitzaren lan bakarra sarituko da. Aurkeztutako lanak original eta argitaratu gabeak izango dira eta beste edozein lehiaketetan saritutako lanik ez da onartuko. Halaber, epaimahaiak edozein sari hutsik uzteko eskubidea izango du, eta oinarriak betetzen ez dituzten lanak lehiaketatik kanpo geldituko dira. Epaimahaiko kideak ezin izango dira lehiaketa honetara aurkeztu eta saritutako lanak Erroxape elkartearen jabetzan geratuko dira.
Martxoaren 8ko ekintzen barne jakinaraziko dute epaia. Lehenengo saridunek 250 euro eta oroigarria jasoko dituzte; finalistek, berriz, 150 euro eta oroigarria; eta, accesita lortzen dutenek aitorpen plaka jasoko dute.