Gernikarrek birziklatzearen aldeko apustua egin dutela nabarmendu du udalak. 2016ko datuak eman ditu, eta iaz 2557.720 kilo paper eta 211.632 kilo plastiko bildu zituzten herrian. Pila bilketan ere datuek gora egin dute. 2015ean 1.540 kilo batu zituzten, eta iaz 1.800. Bestalde, konposta egiteko eta erropa bilketarako herritarrek egin duten ahalegina azpimarratu du udalak. Konpost ekoizpenerako 9.490 kilo zabor bildu dituzte 2016an. Arropari dagokionez, 61.675 kilo bildu zituzten iaz Gernikan.
Koltxoi, altzari eta armaituen bilketari dagozkien datuak ere eman dituzte; guztira, 171.945 kilo bildu zituzten. Olio bilketari dagokionez, 9.815 kilo birziklatu zituzten iaz gernikarrek.
Herritarrei birziklatzea errazago egiteko, gainera,
puntu garbi mugikorra jarri du martxan udalak.