Ondarroako Plaiko Zubia konpontzeko asmoa agertu du Bizkaiko Foru Aldundiak
Aldundiko teknikariek atzo aztertu zuten zubia, eta orain lanen proiektua egingo dute. Udala pozik agertu da, baina lanak egin eta gero zubiak izaera birakaria galtzeko kezka agertu duBizkaiko Foru AldundiakOndarroako Plaiko Zubia konpontzeko asmoa age...
Aldundiko teknikariek atzo aztertu zuten zubia, eta orain lanen proiektua egingo dute. Udala pozik agertu da, baina lanak egin eta gero zubiak izaera birakaria galtzeko kezka agertu du
Bizkaiko Foru AldundiakOndarroako Plaiko Zubia konpontzeko asmoa agertu du. Aldundiko teknikariak atzo egon ziren zubia aztertzen, eta orain zubia berriro ere oinezkoentzako irekitzeko egin beharreko lanen proiektua egingo dute.Ondarroako Udala pozik dago berriro ere herritarrek Plaiko Zubia erabili ahal izango dutelako, baina, aldi berean, bere kezka agertu nahi izan du. Izan ere, aldundiak lanak egin eta gero, litekeena da berriro zubia erditik zabaltzeko aukerarik ez edukitzea. «Zubia ez da udalarena, eta, beraz, guk ezer gutxi egin ahal dugu. Baina zubiaren balio historikoa mantendu eta erditik zabaltzeko aukera bere horretan lagatzeko eskaria egin nahi diogu aldundiari», azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak.
Bost hilabetez itxita
Egitura mugitu egiten zela argudiatuta, Plaiko Zubia ixteko erabakia hartu zuen udalak iazko abuztuaren 23an; «herritarren segurtasuna bermatu arte» zubia itxita egongo zela jakitera eman zuten.
Bizkaiko Batzar Nagusiek, bestalde, zubi birakaria birgaitzeko eta etorkizunean zubiaren «artapen egokia bermatzeko» eskaria egin zioten iazko maiatzean aldundiari; Ondarroako Udalagaz lortu beharreko akordioak lortzeko eskatu zioten aldundiari.
Herritar batzuek ere zubia berriro ere zabaltzeko eta izaera birakaria mantentzeko eskatzeko sinadura bilketa egin zuten, Internet bidez; 574 herritarrek sinatu zuten eskaria.