Munitibar eta Aulesti, sanbizenteen topaleku
Bi herrietan zapatuan egin dituzte ekintzak. Aulestiko Narea auzoan, esate baterako, 'Perla' zaldiaren eta mutil talde baten arteko demak ikusmina sortu du. Munitibarren Mus Txapelketa jokatu dute.San Bizente jaietan murgildu dira asteburuan Aulestiko ...
Bi herrietan zapatuan egin dituzte ekintzak. Aulestiko Narea auzoan, esate baterako, ‘Perla’ zaldiaren eta mutil talde baten arteko demak ikusmina sortu du. Munitibarren Mus Txapelketa jokatu dute.
San Bizente jaietan murgildu dira asteburuan Aulestiko Narea auzoa eta Munitibar. Batean zein bestean, herritarren arteko giro ona izan da nagusi.Narean, esaterako, ekintza ezberdinak eginez ospatu zuten zapatuan jaia. Bereziena, baina, eguerdian egin zen: herriko eta inguruetako mutilek osatutako taldearen eta Perla zaldiaren arteko proba. Animaliak 20 minutuko saioan 71 untza egin zituen, eta mutilek, ostera, 43 untza egin zituzten. Zaldiaren marka mutilena baino 30 untza gehiagokoa izan ez zenez, herritarrentzako izan zen saria.
Munitibarren Jose Mari Orbe errigoitiarra eta Javier Bilbao kortezubitarra izan ziren Mus Txapelketaren irabazleak.