Gaur bertan hasi dira
apirilaren 2an egin gura duten
herri galdeketarako sinadurak batzen. Axpeko plazan batu dira, 12:30etik aurrera.
Herritarrak erabakitzeko eskubidearen alde sinatzen
Hainbat herritar bertaratu dira eta erabakitzeko eskubidearen alde sinatu dute. Herritarrez gain, egungo alkate eta zinegotziak, bai eta alkate eta zinegotzi ohiak ere, Axpen egon dira eta herri galdeketaren alde sinatu dute.
Gaur, Axpera bertaratu diren busturiarrak, familia argazkian
Busturiko Gure Esku Dago herri dinamikako kideek azaldu dutenez,
144 sinadura behar dituzte Busturian, eta horiek hilabete batean lortu behar dituzte. Sinadura kopurua gainditzea da asmoa, “ahalik eta gehienak batu gura ditugu”, diote.
Busturian erroldatutako 16 urtetik gorakoek sinatu ahal izango dute erabakitzeko eskubidearen alde.
Gaur sinatzeko aukera eduki ez dutenek,
bihar, Altamiran edukiko dute aukera;
12:30ean, auzoko plazan jarriko baitute mahaia. Aurrerantzean ere egun gehiagotan aterako dira kalera, hala ere, oraindik ez dituzte egunak zehaztu.