Hurtado de Mendoza kalean dagoen orubearen eta lokalaren etorkizuna herritarrekin zehaztu gura du Bermeoko Udalak, Bekoportala izeneko parte hartze prozesuaren baitan.
Arkibai, Urdaibai Biosfera Erreserbaren garapen jasangarrirako elkartea ari da parte hartze prozesua kudeatzen. Bermeoko Udaleko ordezkariekin, alderdi politikioekin, merkatariekin eta elkarteekin batu ostean, gaur, norbanakoen txanda izan da.
Herritarrek aipatu gunerako proposamenak eman ahal izan dituzte goizean egin den tailer batean.
Herritarrak taldeetan banatuta lan egin dute
Taldeetan banatu dira Gizarte eta Kultura Etxera bertaratu diren herritarrak, eta, hala aritu dira lanean.
40 lagun inguru bertaratu dira, eta parte hartzearekin “oso pozik” agertu dira Arkibai elkartekoak: “Orubearen inguruan bizi diren herritarrek, elkarteetako kideek, alderdi politikoetako ordezkariek eta adin ezberdinetako norbanakoek parte hartu dute. Modu horretan,
ikuspuntu ezberdinak jaso ditugu”.
Gaurko tailerrean parte hartu dutenek,
“arduratuta” agertu dira orubearen egoeragaz, baina, “konponduta eta
mantenuagaz konpondu daitekeela” uste dute.
Kudeaketaren inguruko kezka ere agertu dute; hau da, leku hori zelan mantendu eta zelan kudeatu den. Bestalde,
Orubea “oso ondo” kokatuta dagoela-eta, Alde Zaharrarentzako
positiboa izango dela uste dute parte hartzaileek, eta “Alde Zaharraren ondare historikoa balioan jartzeko balio ahalko duela” esan dute.
Gaurkoan, jendeak zein arlorako erabilerak proposatzen dituen jakin gura izan dute, eta gehienek,
kulturarekin eta giza-harremana eta familia-harremanekin zerikusia duten erabileren alde egin dute. Tailerrean, berriz, argi geratu da
herritar guztiak izan behar direla erabiltzaileak, eta
egunero zabalik egongo den espazio bat izango dela. Eta,
lokala, malgua izan beharko litzatekeela uste dute, hau da, proposatzen den erabileraren arabera alda daitekeena.
Lokal aurreko orubea, berriz,
gune berdea daukan plaza bat izan beharko litzatekeela adostu dute.
Arkibai elkartekoak prozesua azaltzen
Orain arteko bileretako eta gaurko emaitzekin, Arkibai elkarteak
txosten bat egingo du. Aipatu txostena
udalari bidaliko diote, baina
herritarren aurrean ere aurkeztuko dute. Udalaren asmoa, txostenaren ardatzekin proiektu arkitektonikoa egitea dela azaldu dute Arkibai elkartekoek.
Bekoportala parte hartze prozesuaren baitan, galdeketa bat ere zabaldu dute, eta
galdeketaren ondorioen berri eman du gaur Arkibai elkarteak. Diotenez, herritarrek
Alde Zaharraren mantenu faltagatik kezka agertu dute. “
Puntu ilunak argiztatzeko beharra nabarmentzen dute, horietako bat da Bekoportala”, azaldu dute. Bestalde, orubearen
kokapena “oso ona” dela ondorioztatu da. Alde Zaharra, baina, “igarobidea” dela ondorioztatu da galdetegiaren bitartez, “batez ere, erosketak egiteko eta poteorako erabiltzen den gunea da”.