Alex Rovira, Anne Igartiburu eta Mikel Renteria, bihar, Lea-Artibai Ikastetxean
Markina-Xemeingo ikastetxeak 'Ilusio Ponpak' jardunaldia antolatu du seigarren urtez. Giza baliabideetako 100 profesional baino gehiago batuko ditu ekitaldiakEntzute handiko hizlariak izango ditu aurten ere Markina-Xemeingo Lea-Artibai Ikastetxeak seig...
Markina-Xemeingo ikastetxeak ‘Ilusio Ponpak’ jardunaldia antolatu du seigarren urtez. Giza baliabideetako 100 profesional baino gehiago batuko ditu ekitaldiak
Entzute handiko hizlariak izango ditu aurten ere Markina-Xemeingo Lea-Artibai Ikastetxeak seigarren urtez enpresa mundura motibazioa eta baikortasuna igortzea helburu antolatu duen Ilusio Ponpak jardunaldian. Alex Rovira enpresari, ekonomialari eta nazioarteko aholkulariak, Anne Igartiburu aurkezleak eta Mikel Renteria gaixotasun neurodegeneratiboen ikerkuntzarako terapiak bilatzen dituen The Walk On Project fundazioburuak baloreek eta jarrerek erronkak lortzeko daukaten garrantzia azalduko dute. Bihar, ikastetxearen Esperantza eraikineko aretoan daukate hitzordua.Creer, crear, lograr hitzaldia emango du Alex Rovirak, psikologiak ekonomia nola sortzen duen azaltzeko. La buena suerte. Claves de la prosperidad lanaren egilea da Rovira. Lan hori 42 hizkuntzara itzuli dute, eta 3 milioi ale saldu dira guztira. «Pertzepzioek, pentsamenduek, emozioek, sentimenduek, jarrerek, baloreek eta printzipioek prozesuen eta giza emaitzen kalitatea baldintzatzen dute. Horregatik garrantzitsua da norbanako zein taldeko psikologia egokia sortzea, partaide garen giza sistemaren bilakaera eta aldakuntza baikorra lortzeko», esan du Lidergoaren Psikologian mundu mailako aditu entzutetsuenetarikoa denak.
Jarreraren garrantzia
Anne Igartiburu TVEko aurkezlea da orain dela 22 urtetatik, eta estatu zein nazioarteko profesionalen eskutik coach prestakuntza jaso du. Erronka berrien aurrean jarrerak duen garrantziaz hitz egingo du La actitud ante nuevos retos izeneko hitzaldian.
Mikel Renteriak, berriz, Porque la felicidad es una decision hitzaldia emango du. Renteria Goi-mailako ingeniaria da telekomunikazioetan, eta esperientzia handia dauka, gainera, industria alorreko enpresen zuzendaritzan. 2010az geroztik, gaixotasun neurodegeneratiboen ikerkuntzarako terapiak bilatzea helburu duen The Walk On Project (WOP) Fundazioaren buru da.
09:30ean hasiko da jardunaldia, eta ikastetxetik jakitera eman dutenez, giza baliabideetako 100 profesional baino gehiago elkartuko dira bertan.