Dispertsioaren kontrako Etxera Trail proba burutuko dute hilaren 29an, Gernika-Lumon. Zehatz esateko, mendi martxa luzea zein laburra eta lasterketa egiteko aukera egongo da.
Parte hartzeko asmoa daukatenek dagoeneko izena eman dezakete www.herrikrosa.eus atarian. Proba eguna baino hiruzpalau egun lehenago itxiko dute aldez aurretik izena emateko epea.
Aldez aurretik izena ematen duten federatuek 6 euro ordaindu behar dituzte, eta federatu barik daudenentzat, ostera, 8 euroko prezioa ipini dute. Halaber, 10 urtetik beherakoentzat doakoa izango da.
Egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da 08:30etik aurrera, eta orduan 10 euro ordaindu beharko dituzte federatuek zein federatu gabeek.
Martxa luzeko zein lasterketako partaideek 15 kilometroko ibilbidea 679 metroko desnibel positiboagaz burutuko dute. Mendi martxa luzeko partaideak 09:30ean irtengo dira Pasealekutik, eta korrikalariek, berriz, 10:30ean dute irteera ordua.
Beste alde batetik, 10:00etan irtengo dira mendi martxa laburra egitera doazen herritarrak, eta horientzako 6,5 kilometroko ibilbidea 361 metroko desnibel positiboagaz prestatu dute.
Lehenengoz egingo dute proba, eta kirol proba hutsa izatea baino, aldarrikapenagaz bat eginez, herrian giroa sortzeko asmoa dute.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.