Kiva programari buruzko hitzaldia antolatu du Eleizalde ikastolak
Mundu osoan eskola jazarpenari aurre egin eta hura murrizteko programarik eraginkorrena da Kiva, Finlandiako Turkuko Unibertsitateak garatua. Hileon hasi dira 52 ikastolatan programa hori garatzen.
Kivak ikastola komunitate osoa hartzen du bere barnean; ikasleak, irakasleak, langileak eta gurasoak. Gurasoak jakinaren egon daitezen, Eleizalde ikastolak hitzaldia antolatu du eguaztenerako. 17:15ean jarri dute hitzordua, ikastolan bertan. Kiva zer den, ikasleekin zer landuko duten eta bullying kasu baten aurrean zelan jokatu behar den azalduko dute, beste gauza batzuen artean.