'12etan bermuta' liburua landuko dute barikuan Bermeoko irakurleen txokoan
Jasone Osoro idazlearen 12etan bermuta liburuari buruz berba egingo dute hilabete honetako Bermeoko irakurleen txokoan.
Hileko hirugarren barikua izanik, asteon batuko dira parte hartzaileak. 18:30ean batuko dira, ohi legez, liburutegiko hirugarren solairuan.
Parte hartu gura duten horiek liburutegian bertan eskatu ahalko dute liburua, eta barikurako irakurrita eroan beharko dute. Alaine Agirre idazle bermeotarrak gidatuko du saioa.
Maitasuna, maiterreak, altruismoa, norberekoikeria, bekaizkeria, erresumina, beharra, menpekotasuna, miseria, errua, plazerra, damua, etsipena, nartzisismoa, beldurra, neurosia… sentimendu sorta zabalaren sorleku dira harremanak, eta horiek denak eta askoz gehiago ageri ditu eleberriko protagonista den Bertak. Mosaiko baten eran eraiki du Osorok eleberri hau.