Zohardia ponentziari buruz aritzeko asanblea deitu du Sortuk
Herri asanblea egingo du Sortuk urtarrilaren 19an. Harizpe txokoan batuko dira, 19:00etan, eta Zohardia ponentziari buruz eztabaidatuko dute.
Sortuk parte hartzeko deia egin die gernikar denei, eta gogorarazi du emendakin zein zerrendak bozkatzeko akreditazioa ezinbestekoa dela.