Antzinako ohitura zaharra mantenduta, Bermeoko
Kankinkabara txistu taldekoak kalera aterako dira datorren martitzenean,
San Anton egunean.
Iaz ere, San Anton eguna ospatu zuten Kankinkabarakoek. Argazkia: Kankinkabara
Sasoi honetan arrantzaleak bisigua arrantzatzera ateratzen zirela gogorarazi gura dute Kankinkabarakoek,
San Anton besugos a monton dio esaera zaharrak. Garai batean txistulariek agurtzen zituzten arrantzaleak, portutik bertatik, eta haiek itzultzean modu berberean ematen zieten ongi etorria.
Hala, martitzenean,
20:00etan, Portuzarrean,
Arrantzaleak esnatzen eta
Kresaletan piezak jotzen egongo direla azaldu dute.