Kimiofobiari buruzko hitzaldia egongo da astelehenean, Ondarroan
Hitzaldiaren helburua da jaten, edaten edo arnasten dugun guztia kaltegarria dela usten dutenei antsietate maila jaistea. Hizlaria Juan J. Iruin Sanz kimikoa izango dela aurreratu duteZientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, Dosiak garrantzia dauka: k...
Hitzaldiaren helburua da jaten, edaten edo arnasten dugun guztia kaltegarria dela usten dutenei antsietate maila jaistea. Hizlaria Juan J. Iruin Sanz kimikoa izango dela aurreratu dute
Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, Dosiak garrantzia dauka: kimiofobia, E- zenbakiak eta homeopatia hitzaldia egongo da astelehenean (gazteleraz), 18:30ean, Ondarroako Beikozinin. Hizlaria Juan J. Iruin Sanz kimikoa izango da.Azkenaldian jendartean zabaldu da jaten, edaten eta arnasten dugun guztiak kalte egiten duela. Eta hain zuzen ere, hitzaldiak ideia hori daukatenen antsietate maila jaistea du helburu. «Gaur egun dena kutsatuta dagoela uste da. Eta hori gertatzen da, gaur egun analisi teknikoak egiteko daukagun gaitasunagatik».
Produktu homeopatikoak
Antsietate kimiofobikoa gutxitzeko, lehenik eta behin osasun erakundeek onargarritzat jotzen dituzten neurriak zeintzuk diren jakin behar dela diote, bai sustantzia naturalenak bai eta sintetikoenak ere.
Hitzaldian baita ere, E- zenbakiekin Europan onartuta dauden elikagai gehigarrien inguruko hainbat adibide mahairatuko dituzte.
Berbaldiagaz amaitzeko, prestatutako produktu homeopatiko ezagunenak ere aztergai izango direla aurreratu dute.
Hizlariari dagokionez, Iruin 1974an Kimikan lizentziatu zen Zaragozako unibertsitatean, eta doktoretza 1979an egin zuen Euskal Herriko Unibertsiatean. 1991tik 2016ra arte (irailean erretiratu zen), Kimika Fisika katedraduna izan da EHUko Gipuzkoako kanpusean.
Egindako lanak
Askotariko lanen egilea ere bada Iruin: hemeretzi doktorego tesi zuzendu, eta bi liburu eta 132 artikulu argitaratu ditu. Horrez gain, azken hamabost urteetan zientzia dibulgatzaile legez lan ugari egin ditu.
Unibertsitate, erakunde, udako ikastaro eta abarretan hitzaldiak emateaz gain, 2006tik El blog del buho kimikaren dibulgaziorako webgunea kudeatzen du; bataz beste, hilean 15.000 bisita edukitzen ditu. Horregaz nahikoa ez, eta Naukas Espainiako zientzia dibulgaziorako sare birtual garrantzitsuenean ere parte hartzen du.