Basurdeek bihar jokatuko dute Euskal Ligaren lehen jardunaldia
Ordizian ekingo diote txapelketari, 13:30ean. Haien multzoko onenak izatea dute helburu. Amaiur Torneoan asko ikasi dutela nabarmendu duteGernika RTko jokalariek bihar ekingo diote Euskal Ligari. Taldeak Ordiziaren zelaian debutatuko du txapelketan. Bi...
Ordizian ekingo diote txapelketari, 13:30ean. Haien multzoko onenak izatea dute helburu. Amaiur Torneoan asko ikasi dutela nabarmendu dute
Gernika RTko jokalariek bihar ekingo diote Euskal Ligari. Taldeak Ordiziaren zelaian debutatuko du txapelketan. Bi taldeen arteko lehia 13:30ean hasiko da, Altamiran.Basurdeak gogotsu daude, «motibatuta», eta haien multzoko onenak izatea espero dute.
Euskal Ligan aurreko urtean baino talde gehiagok parte hartuko dute, eta bi multzo bereiztu dituzte aurten.
Batean talde «beteranoak», hau da, ligan esperientzia dutenak daude. Eta beste multzoa, ostera, ligan lehenengoz jokatuko duten taldeekin osatu dute. Talde gernikarraren multzoan daude Marzola RC Rioja, Orkli Ordizia eta AVK Bera Bera.
Beste multzoa talde hauek osatzen dute: La Unica Neskak, Escor Gaztedi, DurangoUribeZornotza, AVIA Eibar eta Hernani CRE.
Amaiur Torneoa
Basurdeek aurreko zapatuan Urbietan jokatu zuten Amaiur Torneoaren azken jardunaldia. DurangoUribeZornotzaren kontra 75-5 galdu zuen talde gernikarrak.
Partidak galdu arren, aipatu txapelketan egindako lanagaz pozik eta gustura daude jokalariak. Asko ikasi dutela nabarmendu dute, eta partidaz partida jokoa hobetu dutela igarri dute. «Burua ez dugu behin ere makurtu. Asko eman eta asko ikasi dugu, eta taldearen eboluzioa ikusi dugu», azaldu du Lukene Uriartek.
Taldearen bilakaeragaz batera, zelaian erakutsi duten jarrera nabarmentzekoa dela uste du taldeko kapitainak.
Daukaten laguntza eskertu dute basurdeek: «Jarraitzaile sutsuak ditugu. Mutilen bigarren taldeak asko lagundu digu, eta baita familiek ere».
Bestalde, Euskal Ligaren partidetan ere pintxoak ematen eta zozketak egiten jarraituko dutela azaldu dute.