Abenduko saria, Nora Zabalarentzat
Nora Zabalak hartu du Ezetz Jakin lehiaketan abenduko saria. Boliña berria jatetxean bi lagunentzako afaria irabazi du Zabalak, eta jatetxeko arduradunak eman dio saria. Opor sasoia dela eta, Berbalagunek antolatzen duen abenduko lehiaketan ohi baino ...
Nora Zabalak hartu du Ezetz Jakin lehiaketan abenduko saria. Boliña berria jatetxean bi lagunentzako afaria irabazi du Zabalak, eta jatetxeko arduradunak eman dio saria. Opor sasoia dela eta, Berbalagunek antolatzen duen abenduko lehiaketan ohi baino jende gutxiagok parte hartu duela esan dute antolatzaileek. Guztira, 55 lagunek erantzun dituzte galderak, eta 50ek eman dituzte erantzun zuzenak. Urtarrileko lehiaketa ere martxan dago. Oraingoan Gernika jatetxeak emango du saria.