Landabaso poligonoan dagoen
BM supermerkatuan jarri dute edukiontzia, hain zuzen ere;
plastikozko edukiontzi laranja bat jarri dute.
BM supermerkatuan jarri duten edukiontzia. Argazkia: Bermeoko Udala
Birziklatzeko
“erraztasunak” ematea da helburua. Hala, edukiontzia supermerkatuan jarrita, “erosketak egitera doazen pertsonek bidaia aprobetxatu dezakete etxeko olio zikina birziklatzeko”, esan du Bermeoko Udaleko Ingurumen zinegotzi Irune Ormaetxeak.
Bermeoko Udalak orain dela bost urte jarri zuen martxan olio zikina batzeko zerbitzua, Rafrinor S.L. enpresaren laguntzagaz. Ordutik
10 edukiontzi jarri dituzte herriko leku estrategikoetan, “herritarrek eskura edukitzeko eta edozein momentuan erabili ahal izateko”.
Olio zikina batzeko zerbitzuaren bitartez,
urtean, 11.000 kilo olio zikin inguru batzen dituztela esan du Ormaetxeak: “Biodiesela ekoizteko material baliogarri bat berreskuratzeaz gain, udalerrian sortutako ur fekalen tratamendua erraztea ere lortu da”.
Emaitzak, hala ere,
hobetu daitezkeela uste du ingurumen zinegotziak. Horregatik, beste udalerri batzuetako esperientziaz baliatuta, BM supermerkatuan plastikozko edukiontzia jartzea erabaki dute, “proiektu pilotu” modura.