Zauriak, zaharrak izan arren, zauri izaten jarraitzen dute. Ikusleak atzera begira jarriko ditu Francoren bilobari gutuna antzezlanak. Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolari durangarrek idatzitako gidoiari jarraituta, frankismo garaiko kontuak taularatuko dituzte obra horretako antzezleek.
Argazkia: Guillaume Meziat
Ander Lipus, Patri Urrutia,Manex Funch, Zoila Berastegi, Urko Redondo, Paco Revueltas eta Erika Olaizola izango dira hainbat pertsonajeren papera hartuko dutenak.
Ximun Fuchs zuzendariaren gidaritzapean, nazismo garaia XXI. mendera ekarriko dute. Hain zuzen, Francoren Bilobari gutuna antzezlanean, diktadorearen bilobari erantzukizunak eskatuko dizkiote, gutun baten bitartez.
Lizeo antzokian, 20:30ean. Gaur gauean helduko da antzezlana Gernika-Lumoko Lizeo antzokira. 20:30ean hasiko da Astedrama (Bizkaia) eta Dejabu Panpin Laborategia (Gipuzkoa) konpainiek, Le Petit Theatre de pain (Lapurdi) konpainiagaz batera landu duten obra.
Iñakik hamar urte ditu eta leuzemiak jota dago. Joxanek berrogeita sei urte, eta gerra zibileko obus baten txatala du buruan. Ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongelan, Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala. Elortza eta Iturriagaren gidoiak frankismoari kargu hartuko dio idatzitako gutun horrekin.