Construcciones Torrontegiren astoa nagusitu da Erregenetako probetan
Podiuma Gamiz-Fikakoek osatu dute: Contrucciones Torrontegik egin du lehenengo; Miren Olabarrietak bigarren, eta Urrolak hirugarren. Giro polita sortu da 50. probetan50. Erregenetako asto probak hartu ditu egunotan Mendatako udal probalekuak. Iaz Berme...
Podiuma Gamiz-Fikakoek osatu dute: Contrucciones Torrontegik egin du lehenengo; Miren Olabarrietak bigarren, eta Urrolak hirugarren. Giro polita sortu da 50. probetan
50. Erregenetako asto probak hartu ditu egunotan Mendatako udal probalekuak. Iaz Bermeora joan bazen ere, aurten Gamiz-Fikara joan da Mendatako manta. Hamabi astoren artean, Construcciones Torrontegiren astoa nagusitu baita, 64 untza, 3/4 eta 3,75 metro egin ostean. Miren Olabarrietaren astoak egin du bigarren (54 untza, 1/2 eta 2,40 metro) eta hirugarren Urrola sailkatu da (59 untza eta 1,95 metro). Hirurak Gamiz-Fikakoak dira.50 urte bete dira ofizialki Erregenetako asto probak lehenengoz antolatu zituztenetik, eta urte horietan guztietan hainbat izan dira asto probez gozatzera Mendatako probalekura bertaratutakoak. Oilargane Kirolzaleak elkarteko David Zabalak azaldu duenez, urteurren horretan zerbait berezia egin gura izan dute; batez ere ekonomikoki proba lagundu izan dutenak, probatara bertaratzen direnak eta komunikabideak, besteak beste.
Aurten ere, lau egun iraun du txapelketak, eta domeka arratsaldean elkarteko kide izandako Kepa Zabalari omenaldia egin zioten. Halaber, Jose Mari Aranguena ere izan dute gogoan. Urte askoan ibili izan da Aranguena probak antolatzen, bera bakarrik. Horrez gain, aurreko urteetako programak eta argazkiak biltzen zituen ikus-entzunezko bat proiektatu zuten, eta bertaratutako denek luntxagaz gozatzeko aukera eduki zuten.
Giro ederrean joan da txapelketa, baina parte-hartzeak behera egin du. Gazteak erakarri asmoz, elkartean parte hartzeko gonbidapena egingo diete herriko gainontzeko elkarteei.