Bizkaiko erakusleiho lehiaketako bigarren saria irabazi du Arriagak
Barruan daramagun umea izeneko erakusleihoagaz, Bizkaiko 33. Erakusleihoen Lehiaketako sari bi irabazi ditu Arriaga Euskal Artisautzak. 28 udalerritako 142 saltokik hartu dute parte Bilboko Ganberak antolatzen duen lehiaketan. Bigarren saria eta Bizkai...
Guztira, 34 sari banatu dituzte, eta aurtengo irabazlea Basauriko Kaixo izan da; hirugarren saria, berriz, Bilboko Cardenalek irabazi du. Hiru sari handiez gain, Eusko Jaurlaritzako Garapen ekonomikoa eta Lehiakortasuna Sailak Sormenari Saria eman dio Portugaleteko Markab Mobiliariori, eta Argiztapen Saria Bilboko Cardenalentzat izan da.
Erandioko Koliseo Tabernari egokitu zaio, aurten ere, Ostalaritzako Sari Berezia, Web orrien Diseinu Onenari Saria www.cardenalbilbao.es web orrialdearentzat izan da, Merkatal Konposizioari Saria Portugaleteko Pardo Estudio de Interioresek eraman du, eta Arrigorriagako Lilura Ekodendak Natura Saria lortu du.