Bermeoko portua aztertuko dute zapatuan Arrantzaleen Museoan

Arrantzalean Museoak familian egiteko tailerra antolatu du zapaturako. Hilabete honetako tailerrean, parte hartzaileek Bermeoko portua aztertuko dutela jakinarazi dute.

Familia tailerra, Arrantzaleen Museoan. Argazkia: Arrantzaleen Museoa

Familia tailerra, Arrantzaleen Museoan. Argazkia: Arrantzaleen Museoa

Jose Maria Uzelai margolariak Bermeoko portua irudikatu zuen artelan erraldoi batean. Artelan hori oinarri hartuta, umeek eta gurasoek lehengo Bermeo nolakoa izan zen aztertuko dute. Ondoren, eskulan berezi bat egiteko aukera edukiko dutela azaldu dute Arrantzaleen Museotik.

Ohi legez, lau urtetik gorako umeek parte hartu ahal dute, familiako arduradun bategaz. 16:30ean ipini dute hitzordua, Arrantzaleen Museoan eta sarrera doanekoa da.

Hala ere, parte hartu gura dutenek ezinbestekoa izango dute aldez aurretik izena ematea. 94-688 11 71 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena edota arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikora mezu bat idatzita.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

IKUSIENAK