Basamortura Eskuzabal proiektuari buruzko hitzaldia gaur, Mutrikun
Ander Txakartegi berriatuarrak 2015eko udaberrian gauzatutako Basamortura Eskuzabal proiektu solidarioaren inguruko hitzaldia eskainiko du gaur, 19:30ean, Mutrikuko Gaztetxean. Hitzaldian, gainera, proiektuaren ikus-entzunezkoa proi- ektatuko dute (Ame...
Txakartegirekin batera, Xabat Arrate markina-xemeindarra, Iñigo eta Txomin Bustindui ondarrutarrak eta Eneko Barrota iurretarrak egin zuten proiektu solidarioa. Funtsean, Titan Desert proba egiteaz batera, 6.000 eurotan baloratutako edukiontzia eraman zuten.
Esperientzia polita izan zela diote parte-hartzaileek, eta proiektua azaltzeko hainbat hitzaldi eskaini dituzte.