Iriste erraztasuna hobetu dute Elexalden
Ibarrangeluko Udalak Elexalde auzoko iriste erraztasuna eta segurtasuna hobetu ditu. Besteak beste, espaloia eta errepidea maila berean jarri dituzte, eta aurretik egon ez den lekuan espaloia egin dute. Horregaz batera, banketxerako sarbidean arrapala ...
Ibarrangeluko Udalak Elexalde auzoko iriste erraztasuna eta segurtasuna hobetu ditu. Besteak beste, espaloia eta errepidea maila berean jarri dituzte, eta aurretik egon ez den lekuan espaloia egin dute. Horregaz batera, banketxerako sarbidean arrapala bat ere egin dute, aulki gurpildunekin zein ume kotxeekin doazen herritarrek bertara sartzeko arazorik ez edukitzeko. Ibarrangeluko Udalak 140. 000 euro inguruko aurrekontua eduki du lanak egiteko, eta kopuru horretatik 28.000 euro Bizkaiko Foru Aldunditik jaso ditu. Lanok egiteko bizilagunen iritzia kontuan hartu du udalak. Hain zuzen ere, herritarrekin batzartu, eta iriste erraztasuna eta segurtasuna hobetzeko zituzten hiru aukera azaldu zizkieten. Horrenbestez, guztien artean adostu zuten zein neurri hartu.