Argiteria publikoa aldatu dute energia aurrezteko
Energia aurrezteko asmoz, argiteria publikoa berritu du Gernika-Lumoko Udalak. Hain justu, 125 argi aldatu dituzte herrian; aurrekoen ordez, LED bloke optikoak jarrita. Izan ere, udalak dioenez, «askoz eraginkorragoak dira» azken horiek.Aurreko argit...
Aurreko argiteriagaz alderatuta, oraintsu jarritakoek argitasun gehiago emango dute, udalaren arabera; «argia ez baitute gorantza bideratzen».
Halaber, argiteria berriagaz argi-kutsadura ere «ekidin» egingo dela ziurtatu du udalak, eta, era berean, argiaren uniformetasuna eta kalitatea ere hobetuko direla azaldu du.
«Eraginkortasun energetikoa hobetzea» izan du helburu udalak jarduera horregaz; hain zuzen, «argiteria publikoari ahalik eta etekin handiena atera» nahi dio. Hala, argiteria berriagaz, argiaren kontsumoa eta potentzia aurreztuko duela argi dauka.
Kalitatea mantenduz
Energia aurrezteak, baina, ez duela argiaren kalitate maila jaitsiko dio: «Azken urteotan argiteriak lortutako kalitate maila mantendu egingo da, eta, kalitateak behera egin gabe, ingurumenerako hobekuntzak ekarriko ditu».
125 argi berri horiek honako kaleetan jarri dituztela jakitera eman du Gernika-Lumoko Udalak: Andra Marin, Ocho de Eneron, San Roken, Domingo Bernaolan, Barrenkale Barrenan, Fernando Abaunzan, Pedro Aboitizen, San Juanen, Artekalen eta Don Tellon.