Kepa Arrizabalagak 2-3 graduko haustura du eskumako izterrean
Kepa Arrizabalaga Athleticeko atezainak min hartu zuen domekan eskumako izterrean, San Mamesen Alavesen aurka jokaturiko neurketan. Athleticeko zerbitzu medikuen arabera, eskuin koadrizepseko aurreko gihar zuzenean dauka lesioa. Egin dizkioten froga os...
Gaineratu dutenez, hurrengo egunotako bilakaerak zehaztuko du gaixoaldia. Eta talde zuri-gorriak ezer baieztatu ez baldin badu ere, denbora luzean ezingo du jokatu ondarrutarrak; susmo batzuen arabera, lau-zortzi astez egon daiteke berdeguneetatik kanpo. Valverdek partida bukaeran egindako adierazpenetan azpimarratu zuenez, «lesioa luzarorako izan ahal da».
Eskuin hankagaz baloia kolperatzerakoan hartu zuen min Arrizabalagak. Zehatz esanda, derbiaren lehen zatian lesionatu zen, 33. minutuan. Sakea atera ostean, lurrean etzan zen, eskumako izterrari eutsiz, minez. Berehala aldaketa eskatu, eta medikuek ezin zuela jokatzen jarraitu baieztatu zuten.