Gernika-Lumotik Bermeora joan da aurten, Harrera elkarteak antolatutako elkartasun zozketako otzara. Ostalari, dendari eta herritarren laguntzarekin bete dute, beste urte batez, produktu bete otzara.
Julen Abaroa Bermeoko bizilagunak jaso du, hain zuzen, aurtengo sari hori; berak erosi baitzuen
zenbaki irabazlea: 3.361.
Atzo arratsaldean jaso zuen saria Abaroak
Giza eskubideen aldeko otzara da Harrera elkarteak urtero zotz egiten duena, “etxetik kanpo dauden preso eta iheslariek giza eskubideen kontrako baldintzetan jarraitzen dutelako, urrun, sakabanatuta, gaixorik”.