Errege Magoak eta Olentzero, batera
Gabon ekitaldiei amaiera emanez, Errege magoek eta Olentzerok kalejira egin zuten Lekeition. Urtero modura, erregeek hondeamakinan jarrita egin zuten kalejira. Orain arte, kabalgata Bonbillonekoek antolatzen zuten; aurten, ostera, Beti Saltsan kuadrill...
Gabon ekitaldiei amaiera emanez, Errege magoek eta Olentzerok kalejira egin zuten Lekeition. Urtero modura, erregeek hondeamakinan jarrita egin zuten kalejira. Orain arte, kabalgata Bonbillonekoek antolatzen zuten; aurten, ostera, Beti Saltsan kuadrillak, Zaletxuak taldeak, Aittitta Makurra txarangak eta Kitto dendarien elkarteak antolatuta egin da. Frontoian amaitu zen kalejira, txalo zaparrada artean. Bideoa eta argazki galeria, ikusgai: lea-artibaietamutriku.hitza.eus.