Tiritatxo eta Hodei magoaren ikuskizuna, domekan, Berriatuan
Irrien Lagunak klubeko Tiritatxok eta Hodei magoak ikuskizuna eskainiko dute domekan, 18:00etan, Berriatuko Mendibarren frontoian.Domekako saioa egin aurretik, baina, umeentzako bestelako eskaintzarik ere egongo da Berriatuan. Horrela, bihar, umeentzak...
Domekako saioa egin aurretik, baina, umeentzako bestelako eskaintzarik ere egongo da Berriatuan. Horrela, bihar, umeentzako puzgarriak egongo dira frontoian. Ordutegia ondokoa izango da: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Bi egunetan, beraz, herriko txikienek ondo pasatzeko aukera edukiko dute.