Herritarren ekarpenak batu dizkio udalak 2017ko aurrekontu proposamenari
Guztira herritarren bederatzi ekarpen eduki dituzte. EH Bilduk aurkeztutako bost emendakin onartu dituzte osorik, eta beste bi partzialki. Aurkezpena egingo dute astelehenean, kultur etxeanHerritarrek 2017ko aurrekontu proposamenari egindako ekarpen ge...
Guztira herritarren bederatzi ekarpen eduki dituzte. EH Bilduk aurkeztutako bost emendakin onartu dituzte osorik, eta beste bi partzialki. Aurkezpena egingo dute astelehenean, kultur etxean
Herritarrek 2017ko aurrekontu proposamenari egindako ekarpen gehienak ontzat hartu, eta aurrekontuetan sartzeko aukera dagoela azaldu du Lekeitioko Udalak. 2016ko azaroaren 28tik abenduaren 22ra eduki zuten lekeitiarrek euren iritzia emateko aukera, eta guztira, bederatzi ekarpen egon dira: lau herritarrek Whats App bidez bideratu dituzte ekarpenak, bik idatzia erregistroan aurkeztu dute eta hiruk posta elektroniko bidez bidali dituzte. Horiez gain, EH Bilduk ere ekarpenak aurkeztu dituela jakitera eman du udalak.Pertsona ezinduentzako aparkalekua egitea eta arriskuak ekiditzeko Ateatik irten eta Magdalena aldetik joanda, oinezkoentzako espaloia egin eta sai- hesbideko zirkuitua osatzea dira, besteak beste, udalak onartutako proposamenetako batzuk. Beste ekintza edo lan batzuk, ostera, aztertzeko konpromisoa hartu dute, «teknikoki posible diren ikusteko». Beraz, aztertzeko daude, esate baterako, Garbiguneraino bide bazterretik espaloi bat egitea, Oletarako ibilbidea adinenkoentzat egokitzea edo saihesbidearen bazterretan dauden lur publikoek zein aukera ematen duten ikustea, erabili ahal izateko.
EH Bilduren emendakinak
Udalak azaldu duenez, EH Bilduk aurkeztutako bost emendakin onartu dituzte osotasunean eta beste bi partzialki. EH Bilduk aurkeztuta osotasunean onartu dituzten emandakinak hauek izan dira: Gizarte larrialdien partida 3.000 eurotan igotzea; Berdintasun Planaren partida 2.000 eurotan igotzea, azken urteetan egindako lanari bultzada bat emateko; Kaleka Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren aurrekontu partida 2.000 eurotan igotzea; San Antolin jaietako partida 4.500 eurotan igotzea eta San Pedro jaietako partida 1.700 eurotan igotzea.
Bestalde, kirol taldeen diru laguntza 5.000 eurotan gehituko dute, eta ez EH Bilduk proposatzen zuen modura 15.000 eurotan, eta aratusteen partidarako EH Bilduk planteatzen duen 1.500 euroko igoera banatzea proposatu du Udal Gobernuak. Horrela, gaurko egunez egiten den Bonbilloneko kabalgata antolatzeko orain arte udaletik eman izan diren 400 euroei beste 700 euro gehituko dizkiete, eta gainontzeko 800 euroak aratusteetako partidara joango dira. «Gainontzeko emendakinak Abaroa eremuarentzat eta eraikin txikia egokitzen hasteko 30.000 euro zuzentzea, euskara sailaren partida 12.900 eurotan igotzea, Udalbiltzari 10.000 euro ematea, Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusiari ekarpena egitea, Gaindegiari ekarpena egitea eta AEK-rentzat lokal berri bat egin edo lortzea izan dira».
Ekarpen guztiak kontuan hartu ondoren, 7.824.601 euroko aurrekontu proposamena egin du Lekeitioko Udalak 2017rako, eta datorren astelehenean 19:00etan kultur etxean egingo duten batzar zabalean azalduko dute. Eguenean, berriz, aurrekontuak osoko bilkurara eramango dituztela jakitera eman dute, «bertan eztabaidatu eta hala badagokio, onartzeko».