Foruko Gure Esku Dago ekimenak ere
herri galdeketa egingo du apirilean. Hala erabaki zuten abenduaren 30ean egin zuten herri batzarrean.
Herri Batzarrean batu ziren foruarrak. Argazkia: Foruko Gure Esku Dago
Aipatu herri batzarrean 45 lagun inguru batu zirela adierazi dute, eta aho batez erabaki zuten Bermeo, Gernika-Lumo, Busturia, Ea, Ajangiz eta Kanalarekin batera herri galdeketa egitea. Hain zuzen, apirilaren 2an egingo dute galdeketa.
Modu horretan, galdeketa egin bitartean, Foruko Gure Esku Dago ekimena galdeketa antolatzen ibiliko da “buru belarri”. Horretarako, jakinarazi dutenez,
lantalde eragile bat osatuko dute.
Foruko GED-k herritar guztiei dei egiten die, eta antolatuko diren lantalde eta ekintza ezberdinetan parte hartzera gonbidatzen dituzte.