Elai-Alai dantzari taldeak eta Gazteak Kultur Elkarteak deituta,
Erregeak datoz kantatzera aterako dira herriko umeak, beste urte batez, urtarrilaren 6an. Pasealekuan baatuko dira, 12:30ean, eta ohiko ibilbidea egingo dute ondoren.
Antolatzaileek parte hartzeko dei zabala egin diete herriko ume denei.
Kantuaren letra:
Erregiak datoz
Erregiak datoz
Jesus adoratzen
Jesus adoratzen
gu be hamen gatoz
gu be hamen gatoz
limosnia batzen
limosnia batzen.
Apalazio zaldunen
hiru Erregen egune
zotzak eta paluek
txori biaren kontuek.
Emongo bazu emoixu
bardin emongo badozu
Zuri begire gagozan artien
egingo jaku berandu.
Hemen gatoz lau,
kanpai joten bi,
emoizu limosnia
Jaungoikoagaitik.
Eup!