Satorzulo gaztetxeari agur esan diote Berriatuan
Berriatuko Satorzulo gaztetxea itxi egingo dutela eta, Berriatuko Gazte Asanbladako kideek agur jaia ospatu zuten zapatuan Badoiela lelopean.Eguerdian batu ziren gazte asanbladako kideak, gaztetxeko kamiseta koloretsuak soinean. Elkarregaz bazkaldu zut...
Eguerdian batu ziren gazte asanbladako kideak, gaztetxeko kamiseta koloretsuak soinean. Elkarregaz bazkaldu zuten, eta bazkalorduan, gainera, ezustekoren bat edo bestegaz gozatzeko aukera egon zen. Besteak beste, gazte asanbladako bi kidek Satorzulo gaztetxearen errepasoa egiten zuen antzerki bat egin zuten, bazkaritan batu zirenen gozamenerako.
Bapo bazkaldu ostean, ordu txikiak arte jarraituko zuen agur jaiak. Arratsaldean, Izarra eta Maren gazte asanbladako kideek girotutako triki poteoa egin zuten, eta gauean, berriz, kontzertuak egon ziren gaztetxean. Tartean, gaztetxearen ibilbidea errepasatzen zuen bideoa ikusteko aukera ere egon zen.