Udazken Sariaren finalerako txartela lortu dute Danok Bateko sei puntistek
Ansolak, Zubizarretak eta Floresek lortu dute Alebin mailako txartela. Txikien mailan, berriz, Urreistik, Basterretxeak eta Urkirik jokatuko dute finala, hilaren 17anAlebin eta txikien mailako Udazken Sariaren finalerdiak jokatu ziren barikuan, Miruait...
Ansolak, Zubizarretak eta Floresek lortu dute Alebin mailako txartela. Txikien mailan, berriz, Urreistik, Basterretxeak eta Urkirik jokatuko dute finala, hilaren 17an
Alebin eta txikien mailako Udazken Sariaren finalerdiak jokatu ziren barikuan, Miruaitz frontoian, eta bertan lortutako emaitza onei esker, abenduaren 17an Markina-Xemeinen jokatuko den finalean jokatzeko txartela lortu dute Mutrikuko Danok Bateko sei ordezkarik.Alebin mailari dagokionez, Danok Bateko Manex Ansolak eta Zumaiako Gonzalo Agirrek osatutako bikoteak lortu du finalerako txartela, Ekaitz Galarragari eta Naroa Merinori set-ak 13-4 eta 13-2 irabazi eta gero. Alebin mailako bigarren bikote finalistak, ostera, Danok Bateko Unax Zubizarreta eta Aimar Flores izango da, Asier Arteagari eta Aitor Itoizi 13-4 eta 13-6 irabazi ondoren.
Txikien mailan, berriz, finalerako lehenengo txartela Danok Bateko Eñaut Urreistik eta Alain Basterretxeak lortu dute, Zumaiako Haritz Egañari eta Danok Bateko Erlantz Urreistiri 13-11 eta 13-7 irabazi eta gero. Finalerako bigarren txartela, ostera, Zumaiako Luken Aizpuruak eta Danok Bateko Unax Urkirik lortu dute, Danok Bateko Markel Elezgarairi eta Hodei Arrillagari 13-5 eta 13-10 irabazi ondoren.