Frontoia txiki geratu da Eleizalderen jaialdian
Iragana, oraina eta etorkizuna kontuan izanik ospatzen dabil Eleizalde ikastola 50. urteurrena. Aintzatespenak egiteaz gain, dantzariek, bertsolariek eta abesbatzak parte hartu zuten zapatuko jaialdian.Iragana, oraina eta etorkizuna kontuan izanik ospa...
Iragana, oraina eta etorkizuna kontuan izanik ospatzen dabil Eleizalde ikastola 50. urteurrena. Aintzatespenak egiteaz gain, dantzariek, bertsolariek eta abesbatzak parte hartu zuten zapatuko jaialdian.
Iragana, oraina eta etorkizuna kontuan izanik ospatzen ari da Bermeoko Eleizalde ikastola 50.urteurrena. Hori baita, Eleizalderen arabera, «pertsonak hazteko modurik onena; izan direnak eta garenak baikara». Mende erdia ospatzeko ekitaldi nagusia zapatuan egin zuten, Artza frontoian, eta, frontoia txiki geratu zitzaien.Ibilbide luze baten emaitza eta lan askoren ondorio da 50.urteurrena. «Eleizalde ikastola belaunaldiz belaunaldi garatzen joan den proiektua da; urteurreneko leloak dioenez, Herritik sortua, herrian sartua», esan zuten.
Zapatukoa zoriontzeko eta aintzatespena egiteko ekitaldia izan zen. Irakasle, ikasle, garbitzaile, sukaldari, lehendakari, administrari…guztiak eduki zuten beharrezko aipamena, eta lehengoak eta oraingoak egon ziren agertokian, bai eta etorkizuna garatuko dutenak ere.
Bertaratutakoek, bestalde, Jose Muruagak 50.urteurrenaren harira idatzitako abestia entzun ahal izan zuten lehenengoz, bertan egin baitzuten estreinaldia. Harmailan zeuden guztiak kantuan jartzea lortu zuten.
Dantzariak, bertsolariak eta abesbatzak ere parte hartu zuten zapatuko jaialdian. Parte hartzaike guztiak ikastolari lotutakoak ziren: Ikasle ohiak, ikasleak, irakasleak, gurasoak…