Berdinketan amaitu da Nahia Quincoces eta Amets Txurrukaren arteko duelua
Lehen dueluan mendexarra nagusitu da. Txurrukak 10 buelta eta Quincocesek 4 buelta eman behar izan dizkiote Zelaiari. Aldeak estututa, bigarren dueluan etxebarritarra nagusitu daLagunarteko duelua hartu zuen zapatuan, laugarrengoz, Markina-Xemeingo Zel...
Lehen dueluan mendexarra nagusitu da. Txurrukak 10 buelta eta Quincocesek 4 buelta eman behar izan dizkiote Zelaiari. Aldeak estututa, bigarren dueluan etxebarritarra nagusitu da
Lagunarteko duelua hartu zuen zapatuan, laugarrengoz, Markina-Xemeingo Zelaiak. Aurrez aurre, Amets Txurruka bizikletan eta Nahia Quincoces gurpildun eskietan. Eta Zelaiaren bueltan, Lekeitio, Mendexa, Etxebarria eta Ondarroatik etorritako hainbat ikusle.Neurketak egin eta gero, dueluak zelakoa izan behar zuen zehaztu zuen Amets Txurruka Lagunartiek. Txurrukak 10 buelta eta Quincocesek 4 buelta eman behar izan zizkioten Zelaiari, zeinek baino zeinek azkarrago.
Lehen dueluan mendexarra nagusitu zen; lau buelta emanda zituenean, 10. buelta ematen hasi berri zen Etxebarriko txirrindularia; aldeak estututa, 4 buelta eskietan eta 9 bizikletan egin behar izan zituzten kirolariek; eta bigarren proba horretan Txurruka nagusitu zen, metro batzuengatik. Ikusleen animo, txalo eta besarkada artean amaitu zen erronka.
Denboraldien errepasoa
Dueluagaz amaitu eta gero, Uhagon kulturgunean jarraitu zuen aurtengo Merezimendu Sariak; Txurrukaren azken denboraldiaren errepasoa egin zuten, ohi legez, eta Quincocesen jarduna ere eman zuten ezagutzera. Saririk eta umorerik ere ez zen falta izan lagunartean egindako ekitaldian.