Bermeoko Udalak eta Lurgaia Fundazioak antolatuta, eta Eusko Jaurlartzaren Ingurumen sailaren laguntzagaz,
Gaztelugatxeko kostaldea hondakinez garbitzeko boluntario jardunaldia egin zuten zapatuan. Jakinarazi dutenez,
deialdia “arrakastatsua” izan zen. Hain zuzen ere,
23 lagun, gizon zein emakume, hurbildu ziren garbiketa lanak egitera.
Gaztelugatxeko kostaldean batutako hondakinak. Argazkia: Bermeoko Udala
Boluntarioek Aketza eta Gaztelugatxeko San Juan bitarteko badia garbitu zuten, eta
hondakin kopuru handia batu zuten. Bermeoko Udaleko Ingurumen Sailetik azaldu dutenez, “batutako hondakin gehienak
itsasoko jardueraren ondorioz sortutakoak izan ziren: arrain kaxak, sare zatiak, sokak, buiak… Hala ere, beste era bateko hondakinak ere batu zituzten, gehien bat, plastikozko ur botilak”. Hala, plastikoak itsasoan sortzen dituen arazoei buruz berba egiteko tartea ere hartu zutela diote.
Lekuaren zailtasuna kontuan izanda, boluntarioek egindako lana “baliotsua” izan zela aipatu dute, horregatik, boluntarioen lana eskertu gura izan dute.