Lointek Gernika Bizkaia saskibaloi taldeak partidu garrantzitsua du zapatu honetan. Hain zuzen,
derbia jokatuko dute Mario Lopezen neskek, eta
IDK Gipuzkoa taldea izango dute
aurkari. Malosteko kiroldegian (Gernika-Lumo) jokatuko dute norgehiagoka,
bihar, 18:30ean.
Erronka garrantzitsua dute Emakumezkoen Ligako jokalari gernikarrek. Sailkapen orokorrean hirugarren postuan daude, baina denboraldiaren lehen zatia amaitu orduko bigarren postuari heltzea dute xede. Horretarako, ezinbesteko dute zapatuan irabaztea.
Denboraldiaren lehen zatia amaitu orduko bigarren postuari heltzea dute xede gernikarrek.
Kontuan hartzekoa. IDK?Gipuzkoa kontuan hartzeko taldea da. Sailkapen orokorrean zortzigarren postuan daude gipuzkoarrak.?Hala ere,
Gipuzkoa denboraldiko sasoi onean datorrela aipatu du Gerardo Candina klubeko presidenteak, klubeko webgunean argitaratutako elkarrizketa batean. IDK Gipuzkoak Paola Ferrari du jokalarien artean; ligako jokalaririk onenetakoa, hain zuzen.
Belauneko lesio batek azken asteetan kantxatik kanpora egotera behartu du Uruguaiko jokalaria. Era berean, Nadia Gomes fitxatu berri du Gipuzkoak, eta jokalari horrek ere taldeari indar asko ematen diola dio Candinak.
Erregina Kopa. Hala ere, Gernikako neskek ere jokoan intentsitatea mantenduko dutela dio. Mario Lopezen esanetara, zapatuko partiduan taldeak duen onena ematera aterako da Malosteko kantxara.
Ligan orain arte egin duten denboraldi onak, gainera, bere fruituak eman ditu. Lehen seiren artean,
Erregina Kopa jokatzeko sailkatu dira gernikarrak.
Behin lehian sartuta, Kopa etxera ekartzeko erronka dute Gernika Bizkaiako neskek.
Candinak dioenez, Koparako sailkatzea edota play-offak jokatzea ez zegoen klubak zehaztutako erronka nagusien artean. Hala ere, behin lehian sartuta, Kopa etxera ekartzeko asmoz daude bai kluba eta baita Gernika Bizkaiako neskak ere.