Errigoitiko Udalak Landia auzoko bidean konponketak amaitu ditu
Aintzane Arrien Errigoitiko alkateak jakinarazi duenez, Errigoitiko Landia auzoko bidea konpondu berri dute Errigoitin. Abuztuan egin zen esleipen prozesuaren ostean, irailean hasi zituzten bide hori konpontzeko lanak, eta duela gutxi amaitutzat eman d...
Construcciones Urre SA enpresak egindako lanek 42.824 euroko aurrekontua izan dute. Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiak 7.500 biztanle baino gutxiago dituzten herri txikietan lanak egiteko maiatzean eman zizkien 28.429 euroko laguntza baliatu dute, eta alkatearen esanetan, «oso egoera txarrean» zegoen errepidea konpondu ahal izan dute.
Izan ere, lan horiei esker aldapa handia duen bide horren egoera hobetu ahal izan dute, auzotarren onurarako.
Bestalde, Arrienek jakinarazi du herriko beste auzo batzuetako bideetan ere zuloak estali dituztela. Herriko frontoiko argiteriaren instalazioa jartzen bukatu dutela ere gehitu du. Orain arte zeuden fokoei elektrizitatea bidaltzeko kableak falta zitzaizkien, eta horiek jarri ostean, frontoia erabilgarri egongo da iluntzen duenean ere.