Ostalariekin ere euskaraz goxo-goxo aritzeko kanpaina aurkeztu dute
Urriaren 28tik 31ra bitartean, Gernikako hainbat taberna eta jatetxetan euskara bultzatzeko ekimen berezia dakar euskara zerbitzuak. 30 bat ostalarik bat egin dute ekimenagazGernika-Lumoko Euskara Zerbitzuak Hitzargune egitasmoa ostalaritzara zabaltzek...
Urriaren 28tik 31ra bitartean, Gernikako hainbat taberna eta jatetxetan euskara bultzatzeko ekimen berezia dakar euskara zerbitzuak. 30 bat ostalarik bat egin dute ekimenagaz
Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzuak Hitzargune egitasmoa ostalaritzara zabaltzeko kanpaina berezia aurkeztu du. Hain zuzen, sektore horretan euskara bultzatzeko plan berezia dakar urriaren 28tik 31ra bitartean: Euskeraz goxo-goxo.Egun horietan, Urriko Azken Astelehenaren bueltan, mahai-zapi bereziak erabiliko dituzte kanpainagaz bat egin duten tabernari eta ostalariek. Batez ere, menuak, ogitartekoak eta, oro har, otorduak eskaintzen dituzten ostalariei zabaldu die udalak kanpainagaz bat egiteko gonbidapena.
Hitzargune proiektuaren koordinatzaile Estiñe Astorkiak azaldu duenez, 30 bat ostalarik bat egin dute kanpainagaz. «Hitzargunek bultzatutako kanpaina honekin bat egin dute hainbat ostalarik; gainera, parte hartuko duten horiek euskarare- kiko konpromisoa adierazten duen hitzarmena ere sinatu dute», zehaztu du Astorkiak.
Mahai-zapiak erabiltzeaz gain, zerbitzua euskaraz eskaintzeko konpromisoa ere eskatu die udalak ostalariei. Lehenengo eta behin, tabernak edo jatetxeak duen eskaitza (menua, karta…) euskaraz ere eskaintzeko konpromisoa hartu dute hitzarmena sinatu dutenek. Horretarako, euskara zerbitzuaren laguntza edukiko dute.
Aurrera begira, hitzarmena sinatu eta euskararekiko konpromisoa hartu dutenek arreta ere euskaraz eskaintzeko laguntza pertsonalizatua izango dutela aipatu du koordinatzaileak.
Giroa euskalduntzeko
Euskaraz goxo-goxo bezalako kanpainek euskararen normalizaziorako duten garrantzia azpimarratu du Marisa Aldamizetxebarria Euskara zinegotziak. Kanpainak, bereziki, Urriko Azken Astelehenaren bueltako giroa euskalduntzeko helburua duela esan du.