Eleizalde ikastolaren historia azaltzen duen liburua aurkeztuko dute bihar
Ikasturte honetan 50.urteurrena ospatuko du Bermeoko Eleizalde ikastolak. Horren harira, ikastolaren historia landu dute liburu batean: Bermeoko Luis Eleizalde Ikastolearen historia (1966-1985) Herri baten ahaleginak.
Aipatu liburua bihar aurkeztuko dute. Nestor Basterretxea aretoan egingo dute aurkezpen ekitaldia, 19:30ean. Liburuaren egile Asier Romerok parte hartuko du aurkezpenean, eta Euskal Herriko Ikastolen ordezkari Manu Aurrekoetxea eta ikastolako presidente ohi Enrike Axpek ere berba egingo dute.