Kanta kanta lorue ekimenak euskal kantuz beteko ditu kaleak barikuan
Ikasturte berria martxan dute Kanta Kanta lorue ekimeneko parte hartzaileek. Hala, hurrengo hitzordua barikurako jarri dute, hileko hirugarrena izanik.
20:00etan Goiko Plazan hasita, kalez kale ibiliko dira euskal kantuak abesten. 20:30ak inguruan Torronteron egongo dira, eta handik Aurrekoetxea, Intxausti, Arresi (Galerna parien) kaleetatik igaroko dira, eskoikizen, 22:30etan amaitzeko.
Ekimeneko parte hartzaileek bermeotar kantuzale guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera. “Denok batera, eztarria findu, umorez bete eta kantu taldean goza dezagun”, esan dute.