Sanmigelak, giro ederrean goi-goitik ospatzeko
Mikel Deunaren eguna ospatuko dute gaur Amoroton, Bermeon, Ereñon, Mendatan, Muxikan eta Ispasterren. Zapatuan, esate baterako, herriko baserritarrak omenduko dituzte Mendatan.San Migel eguna ospatzeko batuko dira gaur Amorotoko, Bermeoko, Ereñoko, M...
Mikel Deunaren eguna ospatuko dute gaur Amoroton, Bermeon, Ereñon, Mendatan, Muxikan eta Ispasterren. Zapatuan, esate baterako, herriko baserritarrak omenduko dituzte Mendatan.
San Migel eguna ospatzeko batuko dira gaur Amorotoko, Bermeoko, Ereñoko, Mendatako, Muxikako eta Ispasterko bizilagunak. Hala ere, bihar hasita asteburuan egingo dituzte ekitaldi nagusiak.Mendatan, esaterako, zapatuan, arbasoen lanak, jardunak eta bizimoduak gogora ekarriko dituzte Gure Sustraietan murgilduz izenburupean. Baserri mundua eta herriko baserritarrak omenduko dituzte. Onaindi baserriko etarteko mogaran oroimen plaka jarriko dute. Elexalde eta Mendaturi auzoen artean kalejira egingo dute, Bankako Menditarrak eta Ondarroako Kantaize abesbatzaren doinuek hasiera emanda. Mendaturiko bolatokian Idoia Etxebarria eta Inaxio Perurena harrijasotzaileek erakustaldia egingo dute. Bazkalostean, berriz, Gontzal Mendibilen musika izango dute.
Bestalde, Ereñon senide eta lagun artean sukalkia prestatzen ariko dira, zapatuan. Bazkalostean, umeek puzgarrietan ondo pasatzeko aukera izango dute. Ondoren, atxur jaurtiketa txapelketa egingo dute, estreinako. Atxurra zeinek urrunago bota lehiatuko dira. Birratloia lehiatuko dute ostean. Elizari emandako buelta bakoitzeko garagardo bana hartuko dute, eta hiru onenak eta mozorrororik onena duena sarituko dituzte.
Bestalde, domeka eguerdian autobusa doan izango dute Ereñozarrera igotzeko ez dute autorik igotzen utziko.
12:45ean, udaletxe ondoan egingo dute Ereñozarrera Igoeraren izen ematea doakoa da. Irabazleak txapela eta 100 euro jasoko ditu, bigarrenak 70 euro eta hirugarrenak 50 euro. Parte hartzaile guztientzako sariak egongo dira, eta herriko lehenengo sailkatuari 20 euro emango dizkiote.