Gernikaren sorrera antzezteko aktoreen bila dabiltza
Duela 650 urte, Gernika sortu zeneko garaiko bizimodua islatuko antzerkia ari dira prestatzen, Emakide elkarteko Xankore antzerki taldekoak. Hori dela eta, gonbidapena egin diete herritar guztiei obran parte hartu dezaten.
30 aktore behar izango dituzte obrarako, zazpi emakume, hamahiru gizon eta bost edo sei ume; gainera, zenbait figurante ere behar izango dituzte. Antzerkirako izen ematea urriaren 4, 5 eta 6 bitartean egingo dute, Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Antzerkiaren estreinaldia apirilean egitea aurreikusi dute..
Urteurrena dela eta egiten ari diren ospakizunekin batera, udaletxeak antzerki bat egiteko proposamena egin ziela azaldu du Mila Artetxe, Xankoreko kideak. Gernizarrako Vicente Palciosen laguntzarekin, 1366 urtean, Lumo azpian zegoen ainguraleku txikiko biztanleen bizimodua nolakoa zen islatuko duen obra baten gidoia prestatu dute.