Epaimahaikideak
Asier Bilbao (Durango, 1969). Produktore eragilea eta produktore zuzendaria. Bere ibilbide profesionala batez ere produkzio lanetan garatu da, antolaketan nahiz edukietan. Objetivo Agirre (2016) film luzearen garapenean parte hartu du, baita Amaren Esk...
Asier Hormaza (Getxo, 1970). Euskal aktore eta bikoiztalea. Zineman, antzerkian eta bereziki telebistan egin du lan. Argi eta Elcazador de dragones filmeetan parte hartu du Iratxe Mediavilla eta Patxi Barcoren zuzendaritzapean. Goenkale eta VayaSemanita telesailetako protagonista izatearren ere ezaguna da.
Iñaki Billalabeitia (Mungia, 1963). Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakaskuntza, doktore eta ikertzaile lanagaz uztartzen du. Eskolak ematen ditu Arteko Graduan, Increarte masterrean eta Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboko masterrean. EHUko Artea eta Teknologia Departamentuko zuzendaria da.
Tessa Andonegi (Donostia, 1968). Euskal aktorea. Zineman, antzerkian eta telebistan egin du lan. Goazen (2008) filmean eta Goenkale eta Jaun ta Jabe telesailetan parte hartu du. Antzerkian ere aktore eta zuzendaritza laguntzailea izan da.
Sara Cozar (Ordizia, 1980). Euskal aktorea. Goenkale telesailean lanean ibili ondoren, Emaztegaiaren semea, Hil arte bizi, Maitasunaren ostean maitasuna eta Las mujeres de verdad tienen curvas antzezlanetan jardun du. Zineman, Bypass eta Izarren argia filmeetan lan egin du.