Elkartasunak 1.600 euro batu ditu Ean
Zapatuan egin zuten kostako herri horretan Siriako errefuxiatuen aldeko estropada eta jaialdia. Batutako dirua Grezian lan egiten duen Zaporeak proiektua finantzatzera bideratu duteSokaire, Los Punkmarinos, Eako Udala, Bat ez da Gitxi, Zaporeak... Elka...
Zapatuan egin zuten kostako herri horretan Siriako errefuxiatuen aldeko estropada eta jaialdia. Batutako dirua Grezian lan egiten duen Zaporeak proiektua finantzatzera bideratu dute
Sokaire, Los Punkmarinos, Eako Udala, Bat ez da Gitxi, Zaporeak… Elkarte eta talde askoren lana eta laguntzari esker 1.600 euro batu dituzte Ean. Errefuxiatuen aldeko jaialdia egin zuten zapatuan, eta, bigarrenez, elkartasun estropada ere egin zuten, 13:30ean.Kayaketan, parte hartzaileak hondartzatik uretaratu eta itsasoan zehaztutako ibilbida egin behar izan zuten arraunean. Parte hartzea eta lehia sinbolikoa izan zen; parte hartzeagatik 10 euro ordaindu zituzten, Siriako errefuxiatuak laguntzeko asmoz.
Ostean, indarrak berreskuratzeko, elkartasun bazkaria egin zuten. Eta bazkalostean umentzako jolasak ere izan ziren Ean. Ekimenaren bultzatzaileek dirua biltzea zuten helburu; horretarako, egun osorako egitaraua prestatu zuten, eta arratsalde-gau partean ere izan zuten zegaz gozatu. 20:00etatik aurrera, mojito solidarioak eskaini zituzten, 4 euroan. Gauean, DJ festan murgildu ziren eatarrak, Atxau- ndi azpian.
Asmoak gaindituta
Zapatuko jaialdian batutako dirua Grezian errefuxiatuak laguntzen lan egiten duen Zaporeak proiektura bideratu dute. Hain zuzen, Chios Poiektuan errefuxiatuei jaten ematen die Zaporeak ekimenak, eta talde horretako zenbait kide ere Ean egon ziren zapatuan. Talde horrek 1.500 errefuxiatu baino gehiago elikatzen ditu egunero, Greziako Chios irlan.
Iaz egin zuten, lehenengoz, estropada solidarioa, eta lehenengo hura ere «arrakastatsua» izan zela azaldu zuten antolatzaileek. 2015eko ekimenean, gutxi gorabehera, 1.200 euro batu zituzten, eta kopuru hori gainditzea zuten aurten helburu. Beraz, zapatuko ekimenean 1.600 euro batuta, aurtengo asmoak gainditu dituzte antolatzaileek.