Behargintzak autonomo eta enpresa txikientzako ikastaro berria antolatu du
Bermeoaldeko Behargintzak merchandising eta erakusleiho apainketa ikastaroa eskainiko du, autonomoei eta enpresa txikiei zuzenduta. Azaldu dutenez, ikastaroa irailaren 26tik urriaren 17ra izango da; guztira, 24 orduko ikastaroa da.Behargintzak jakinara...
Behargintzak jakinarazi duenez, ikastaroa astelehenetik eguenera izango da, 15:00etatik 17:00etara.
Ikastaro horren bidez, izena ematen duten horiek saltokiaren errentagarritasuna handitzeko eta erakusleihoen diseinua eta muntaketari aplikatutako teknika multzoa erabiltzen ikasiko dute.
Merchandising atalean bezeroarenganako inpaktua handitzeko salmenta azaleraren banaketa egokia, produktuen banaketa eztablezimenduen barruan, ikusteko bizitasuna eta salmenta puntuaren eraginkortasuna hobetzeko aukerak jorratuko dituzte, hain zuzen ere.
Bestalde, erakusleiho apainketari dagokion atalean, espazioa eta argia zelan aprobetxatu; kolorea, formak eta marrazkien oinarrizko aspektuak; muntaketa eta erakusleihoaren mantenua; produktuen banaketa eta prezioak eta beste hainbat elementu ikusteko aukera izango dute: euskarriak, erakustegiak, manikiak, errotuluak…
Aipatu ikastaroan parte hartu gura dutenek gaur dute izena emateko azken eguna. Bermeoaldeko Behargintzako bulegoetara joanda eman daiteke izena, 94-617 91 90 telefono zenbakira deituta edo prospekzioa@bermeo.eus-era idatzita.