Etxetik kanpo: migrazioak eta kultur ondarea izenpean aurkeztu dute Ondareari buruzko Europako Jardunaldien hamaseigarren edizioa, gaur Bermeoko Arrantzalearen Museoan.
Urrian zehar burutuko diren 300 ekintza baino gehiagoren aurkezpenean, diaspora, arrantza, euskal kirolak eta industrializazioa gai nagusiak izango direla aurreratu dute.
Ekitaldian ordezkari eta kultur eragileen presentzia zabala izan da, hauen artean: Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatua, Derek Doyle britaniar kontsula, Maria Jose Bilbao kontsul islandiarra eta jardunaldietako koordinatzailea Ainara Martinez.
Hurrengo hilean zehar burutuko diren jardunaldiotan 63 udalek, hamazazpi elkarte eta erakunde ofizialek, hamazazpi museok eta 50 kultur elkartek parte hartuko dute. Antolatu dituzten 300 ekintzen artean,
bisita gidatuak, hitzaldiak, erakusketak, azokak, gastronomia, berregite historikoak, eta beste hainbat motatako ekintzak egingo dituztela jakinarazi dute.
Hainbat eragile eta ordezkarik parte hartu dute Jardunaldien antolaketan (Argazkia: Ander Zarraga)
Hamaseigarren Ondareari buruzko Europako Jardunaldi hauetan “mugak gaindituko dituzten jarduerak” antolatu dituztela adierazi du Lorea Bilbaok. Izan ere, diputatuak nabarmenarazi du geroz eta protagonismo handiagoa hartzen ari diren ekintzak direla, Bizkaia mailan erreferente bilakatuz, eta Europako erakunde eta gizarte eragileen inplikazioarekin.
Historiaurretik hasi eta gaur egun arte Bizkaian sortu den ondarearen, fisiko eta kulturalaren garrantzia nabarmenduko dute; industrializazioa eta gerra garaiko ondarea gogoratuz, baita. “Ameriketara joan eta bueltan etorri ziren Indianoak eta atzerrian geratu zirenak ere gogoratuko ditugu”, adierazi du Maritnezek.
Islandiarekin harremana
Jardunaldien artean, arrantza munduari toki berezi bat egin nahi izan diote Bermeon. Hala izanik, Arrantzaleen Museoan
Euskaldunak Islandian: baleen eta bakailaoaren arrantza izenburupean erakusketa antolatu dute urrirako. Xabier Armendarizen ardurapean, arrantzaleek iparraldeko lurretan bizi izandako esperientziak erakutsiko dituzte. Batez ere, XVII. eta XVIII. mendeetan zehar, euskaldunek eta islandiarrek izan zuten harremanaren erakusgarri izango da.
Euskadi-Islandia Elkarteko Magnus Rafnssonek ere hitzaldia emango du, euskaldunek eta Islandiako Strandasyslako biztanleeink izan zituzten harremanen inguruan.
Bestalde, Euskaltzaindiko Gidor Bilbaok
Euskararen aztarnak Islandian hitzaldia eskainiko du, bi komunitateen artean garatu zen hizkuntzari buruz,
pidignari buruz, misterioak argituz.
Ekintza guztien informazioa eta egitarau osoa eskuratu nahi dutenek, www.bizkaikoa.bizkaia.eus helbidean aurkitu dezaket informazioa.
Urriko egitaraua Busturialdean:
-Urriak 1,
Sukarrieta: bisita gidatua Katillotxuko ibilbide megalitikoan.
-Urriak 6, 8, 13, 15, 20, 22, 27, 29
Gernika-Lumo: hitzaldia,
Eragina, jendeak eta identitateak.
-Urriak8, 15, 22
Bermeo:
Euskal arrantzaleen mapamundia.
-Urriak 8, 9, 22, 29 eta 30
Busturia: ibilbidea eta bisitaldia,
Madariagatarrak, Busturiatik Mexikora Cadizetik igarotzen.
-Urriak 8 eta 15
Gernika-Lumo: bisita gidatua,
Euskal kirolik nazioartekoena.
-Urriak 14,
Busturia, Bideoa eta hitzaldia,
Busturiatik mundura eta mundu osoa Busturian.
-Urriak 14,
Mundaka: hitzaldia,
Harginak, marinelak eta merkatariak.
-Urriak 15,
Busturia: ikus-entzunezkoa,
Leihoa bioaniztasunera.
-Urriak 15 eta 29,
Ibarrangelu: Amerika, San Andres elizako gangaren polikromia.
-Urriak 15,
Kortezubi: Familiekin egiteko tailerrak,
Nomadak, animalien arrastoen atzetik.
-Urriak 18, 19, 20 eta 21
Gernika-Lumo: dokumentala,
Euskal diaspora zinean.
-Urriak 19,
Bermeo: hitzaldia,
Hegaluze arrantzaleen abentura.
-Urriak 20,
Bermeo: solasaldia,
Arrantzaleen globalizazioa.
-Urriak 22,
Ea: ibilbidea eta liburu baten aurkezpena,
Bedaronatik Ameriketara.
-Urriak 22,
Mendata: hitzaldia,
Arboglifoak, bizitza ezagun baten kronika.
-Urriak 26,
Gernika-Lumo: bideokonferentzia Euskal prentsan diasporan
-Urriak 27,
Gernika-Lumo: mahai-ingurua,
Ohitu gabeko lurraldea.
-Azaroak 3 eta 5,
Gernika-Lumo: hitzaldia,
Eragina, jendeak eta identitateak.