Lapatzan eta Ogeian zaborra bilduko dute zapatuan
Bilketan parte hartzeko Eskolondo tabernan izena eman behar da. Antolakuntza egoki bat egiteko zenbat pertsona joango diren jakitea komeni dela esan dute antolatzaileek.
Halaber, barikuan batzarra egingo dute Sokaire-ren lokalean, 18:00etatik aurrera. Bertan, txalupetan zein kayak-etan eta oinez joango diren boluntarioak antolatuko dituzte.
Zapatuan bertan, bilketa egin aurretik, 09:00etatik 10:00etara, gosari tertulian batuko dira herritarrak, Eskolondon.
Gero, 10:30ean hasi, eta 15:00ak ingurura arte ibiliko dira kostaldeko zaborra batzen.
Amaitu ostean, Eskolondoko arkupean bazkalduko dute. Bolondres guztientzat marmitakoa prestatuko dute.
Arratsalderako, berriz, zabor monitorizazio tailerra antolatu dute. 16:30etatik 18:30era, batutako zaborra neurtzen, pisatzen eta sailkatzen ariko dira.
Eako udalak, Sokaire Kayak Sup taldeak eta Azti Tecnaliak abuztuaren 19rako antolatu zuten ekimena, baina, itsasoaren egoera txarraren ondorioz, bertan behera utzi, eta atzeratu egin zuten.