Bermeoko udalak gaur arratsaldeko 20:00etan Urdaibaiko arraunlariei zorionak emateko harrera ekitaldia egingo diete, gaur
Kontxako Bandera irabazi ondoren. Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak adierazi duenea, “bermeotarrok zorionak eman nahi dizkiegu eta eurekin batera ospatu egun berezi hau”.
“Bai udala eta bai Bermeoko herri guztia ere Urdaibai arraun taldearekin harro gaude.
Urte guztian egindako lana eta esfortzuagatik zoriondu nahi ditugu eta merezitako Kontxa bandera irabazi izanagatik”, nabarmendu du Bidegurenek. Bere esanetan “Bermeoko herritarrentzat eredu bat dira arraunlariak eta seguru nago euren lorpenek herriko gaztetxoak kirola egitera animatuko dituztela”. Era berean, zaletu guztiak ere zoriondu ditu, “euren babesa eta laguntza ezinbestekoak” direlako.
Horrela izanik, gaur Bermeon ospatzen diren Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako sukalki egunean,
arratsaldeko 19:00etan Talatik jaitsiko dira, 20:00etan harrera Lameran egiteko.