Zapatuan egingo dute Ean seigarren nekazal azoka
Beste behin ere, Ea prest dago zapatuan nekazal azoka hartzeko. Aurtengoa seigarren aldia izango da, eta 11:00etan zabalduko dute. Eako udal ordezkariek baserritarrez jantzita joateko deia egin diete herritarrei.Goizetik eguerdira arte egongo diren nek...
Goizetik eguerdira arte egongo diren nekazal produktuen erakusmahaiekin batera, erreminta erakusketa bat ere jarriko dutela azaldu dute.
Eguerdian, uso mezularien erakusketa eta herriko Euskal Oilo eta Antzarren II. Lehiaketa egingo dituzte. Ostean, 14:30ak inguruan, enkantearen amaiera eta otzaren banaketa egingo dituzte.
Albokariek girotuko dute azoka goiz osoan.
Txinga erute txapelketa
Bestalde, 13:30etatik aurrera, txinga txapelketa lehiatuko dute Eskolondo aurrean.
Parte hartzeko udalean edo turismo bulegoan (13:30ak arte) eman behar da izena. Halaber, egunean bertan ere izena eman ahalko da.
Neska eta mutilen kategoriak jokatuko dituzte. 100 euro jasoko dituzte irabazleek, eta 50 euro bigarren sailkatuek.